Garapenerako Lankidetza
Programak

Garapenerako Lankidetza Programak proiektuak sustatzen eta bultzatzen ditu Bolivian, Ekuadorren eta Perun. Proiektu bakoitza ibilbide luzeko eraldaketa socialeko prozesu baten parte dela onartzen dugu.
Programan, Garapenerako Lankidetza herri guztien bizi-baldintzak, genero-ekitatea, parte-hartze komunitarioa eta herritarra hobetzera bideratutako konbinazio gisa ulertzen dugu. Gure begirada integrala da, pertsonengan oinarritzen baita. Zainketen dimentsio guztiak hartzen ditu: planetaren zaintza, bertan bizi diren izakiena eta ingurunea, testuingurua, osatzen duten pertsonen arteko harremanena. Hori dela-eta, gure ustez, funtsezkoa da iraunkortasun ekologikoaren eta genero-iraunkortasunaren ikuspegiek aldi berean zeharkatzea guk laguntzen ditugun esku-hartze guzti-guztiak.
Gure helburua da pertsona bakoitza bere garapenaren protagonista izatea, haren beharrak asetzera bideratutako eraldatze eta aldaketaren agenda propioarekin. Gure esku-hartzeetan, arreta berezia jartzen diegu gazte, nerabe zein emakumeei, kalteberatasun handieneko egoeretan egon ohi dira-eta.
Akonpainamendu horri eutsi ahal izateko, diru-laguntza publikoak eta pribatuak eskatzen ditugu, baita lankidetza teknikoa eta/edo unibertsitate-mailakoa ere.
Prozesuen blokea
Boliviako proiektuak
Klima-aldaketa genero-ikuspegiarekin
Federación de Comunidades Interculturales eta Chimoréko Udaletxea
Sexu- eta ugalketa-eskubideak
Gazteriaren sexu- eta ugalketa-eskubideak Quiabayan
Genero-indarkeria
Emakumeak Quiabayan eta La Pazen, gazteak La Pazen eta El Alton
Ekuadorko proiektuak
Ekoizpen-garapena eta elikadura-subiranotasuna
Esmeraldasko nekazari familia afro-ondorengoak eta mestizoak, Cotopaxiko Andeetako emakume indigena, Bolívarreko nekazari eta indigena familiak
- Madrilgo Udalaren proiektua MAQUITArekin, garapen sozioekonomiko inklusibo eta iraunkorrerako lotura urbano-lurtsarrien eraikuntzarako
- CAMen proiektua MAQUITArekin, Cotopaxiko Andeetako emakume indigenen eskubide sozioekonomikoak eta elikadura-segurtasuna lantzeko
- Madrilgo Udalaren proiektua MAQUITArekin, Bolívarren lotura urbano-lurtsarrien artikulaziorako
- AACDren proiektua MAQUITArekin, Chimborazon kinoaren ekoizle diren emakumeen ahalduntze eta berdintasunerako
- Valentziako Generalitatearen proiektua MAQUITArekin, mugako eremuko familia afro-ondorengo eta mestizoen eskubideen gauzatzea sustatzeko. Esmeraldas
Genero-indarkeria
Manabiko emakumeak
Peruko proiektuak
Klima-aldaketa genero-ikuspegiarekin
Emakumeak, hezkuntza-unitateak, birziklatzaileen elkarteak eta Hego Limako hornidura-merkatuak
Ekoizpen-garapena eta elikadura-subiranotasuna
Sexu- eta ugalketa-eskubideak
Gazte eta nerabeekin lan egiten dugu Limako bi eremu periurbanoetan (San Juan de Lurigancho eta Villa El Salvador)
Genero-indarkeria
Emakumeak Ipar Liman eta Hego Liman, emakumeak SJLn, emakumeak Junínen.
- AVCDren proiektua FOVIDArekin, Fundación Alternativarekin eta DEMUSekin Ipar Liman eta Hego Liman
- AECIDen proiektua Flora Tristánekin San Juan de Luriganchon
- AVCDren proiektua FOVIDArekin, Junínen
- CAMen proiektua DESCOrekin, Hego Limako gazteen artean GIndarkeriaren ezabaketa lortzeko
- AECIDen proiektua FOVIDArekin, DEMUSekin eta Alternativarekin, Liman lidergo feministak eraikitzeko
- GVAren proiektua DEMUSekin, Liman, Tacnan eta San Martínen GIndarkeriaren prebentziorako
Sareko
lana
Consejo de Cooperación y Educación para el Desarrollo Ayuntamiento de Donostia
Consejo Municipal de Cooperación de Vitoria-Gasteiz
Consejo Municipal de Cooperación de Bilbao
Finantzatzaileak
Egin bat taldearekinne
Gure lan-eskaintzak interesatzen zaizkizu?
Gure boluntariotza-eskaintzak interesatzen zaizkizu?
Garapenerako Lankidetzaren gure programa babestu nahi duzu?
Gogoratu Lankidetza aukera hautatzea goitibeherakoan: Nahiago duzu zure ekarpena eremu jakin batera zuzentzea?
Deskarga ezazu Garapenerako Lankidetzaren Memoria, gure proiektuak ezagutu ditzazun