Nortzuk-gara
Nortzuk gara
Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzen diegu, beren bizi-proiektuak gauzatu ditzaten. 58 urte baino gehiagoko historiarekin, gizarte-ekintzako eta garapenerako lankidetzako programek 50.000 pertsona baino gehiagori eskaintzen diete arreta urtero.
Gure taldea
Gure lanak eragin handia du, kontratatutako 500 lagun eta 600dik gora boluntariok osatutako lan-talde konprometitu baten ahaleginari esker.
Gure Historia
1996ko apirilaren 16an fundatu zen ofizialki Adsis Fundazioa, irabazi asmorik gabeko gizarte erakunde gisa. Hala ere, gure gizarte-ekintza lanak 50etik gora urteko ibilbidea du.
60ko hamarkada erdialdean, gazte talde batek helburu komun bat planteatu zuen: Auzoetan “presente egotea”, gizarte-ekintza eta aisialdiko proiektuetan konprometituta, batez ere gazteriarekin.
Adsis Gizarte Ekintza hori hainbat modutan antolatuz joan zen denboran eta lurraldeetan zehar. 80ko hamarkadan, presentzia-konpromiso hori Adsis elkarte zibilen baitan garatutako boluntariotza jardueren inguruan artikulatuz joan zen. Poliki-poliki, baterako koordinazio eta lan egiturak sortuz joan ziren, Zerbitzu eta Gizarte Ekimenerako Estatu Federazioa, besteak beste.
Azkenik, 1996an, Adsis Fundazioa “asoziazio-arima” batekin sortu zen, Adsis elkarte bakoitzaren eskarmentu osoa hartzen baitzuen beregan. Honen helburua zen bidegabekeria, txirotasun eta bazterkeria egoerei aurre egiteko, tokian tokiko estrategia globalak eraikitzea. Ideia eta sinesmen desberdinak izanda, gure erakundearen misio eta balioekin bat egin eta konpromisoa hartzen duten pertsona guztien partaidetzara zabalik dagoen erakundea gara.
Fundazio gisa lanean dihardugun urte hauetan guztietan, gure ekintza aldatuz joan da presentzia duguneko komunitate bakoitzaren errealitate eta premiazko beharrizanetara egokitzeko. Gazteekin egiten dugun lana erdigunean dago oraindik ere, baina egoera zaurgarrietan dauden helduengan ere zabaldu dugu arreta. Horrela, urtero nabarmen handitzen da gure laguntzaren xede den pertsona kopurua, eta gaur egun harro esan dezakegu fundazio gisa daramagun 27 urte hauetan gure ondoan izan ditugunak milioitik gora lagun direla.
Información actualizada en marzo de 2023