FITXAK MUGITUZ HEZKUNTZAREN ALDE
09/2020 - Araba
Agertoki hipotetikoak eraiki, arakatu, eta balizko aukeren kontzientzia hartu. Hori guztia Lego piezak erabiliz. Hori da Lego Serious Play-ren apostua eta metodologia, Adsis Fundazioak Araban gazteekin erabiltzen duena. Taldekako esku-hartzea da, non jolastu eta lan egin biak batera egiten diren.
Hezitzaile taldeak ikastaro bat egin zuen joan den uztailean metodologia interesgarri eta berritzaile honetan sakontzeko.
Lego Serious Play metodologiak lagundu egiten du pertsona batzuk beste batzuen lekuan jartzen, trebetasunak –banakakoak nahiz taldekakoak- antzematen, eta modu zabal eta sortzaile batean pentsatzen, egoerak planteatzeko eta irtenbideak aurkitzeko. Jolasak irudimena pizten du, pertsona bakoitzaren rolak adierazteko modu desberdinak, erronkak eta taldeko partaidetza bilatzen dira. Piezak lengoaia komun bat dira hemen, eta eraikuntza kolektibo bakoitzean konjugatzen joaten da. 3 dimentsiotako mundu bat, ezagupenak, sentimenduak partekatzeko eta dinamikak birplanteatzeko.
Lego piezak, euren koloreak, formak eta aukerak adierazpenerako erreminta ezin hobeak dira hemen. Jolasak esnatu egiten ditu gaitasun kognitiboak, akademikoak eta sozialak, hobekuntza pertsonal eta profesional baterako. Ariketa bakoitzean, adimen askotarikoak lantzen dira: linguistikoa, ikusmenezkoa, kinestesikoa, e.a. Horrek erraztu egiten du zuzenean landu gabe konplexuagoak izango ziren hainbat erantzun detektatzeko lana. Mugimendua eta pentsamendua batera dabiltza lanean jarduera hauetan; horrela, emozioak, estimuluak eta dibertsioa alde batera utzi gabe ikasi egiten da. Sormenezko mundu bat, etorkizuna eraikitzen ari diren gazteen irudimenaren zain dagoena.
#RedSolidariaBankia
PROIEKTU HAU BANKIA EN ACCIÓN-EN RED SOLIDARIA BANKIA 2020 EKIMENARI ESKER DA POSIBLE. BANKU HONETAKO TALDE PROFESIONALAK GIZARTE ERAKUNDEEKIN DUEN KONPROMISOAREN MARKOAN, BANKIAK URTERO SUSTATZEN DU BARNE PROIEKTU HAU.
PROIEKTU HAU BANKIA EN ACCIÓN-EN RED SOLIDARIA BANKIA 2020 EKIMENARI ESKER DA POSIBLE. BANKU HONETAKO TALDE PROFESIONALAK GIZARTE ERAKUNDEEKIN DUEN KONPROMISOAREN MARKOAN, BANKIAK URTERO SUSTATZEN DU BARNE PROIEKTU HAU.