Skip to main content

Aholku batzordea

Aholku batzordea

Horri esker, gure metodologiak berritu eta erakundearen kudeaketa hobetu dezakegu

Adsis Fundazioaren Kontseilu Aholkularia hainbat esparru desberdinetan espezializatutako profesional nabarmenen talde berezitu batek osatzen du, boluntarioki zuzendaritzarekin aldizka batzartzen dena askotariko kontuetan aholku emateko.

Barcelona

Edita Olaizola

Bere karrera profesional luzea pertsonen kudeaketaren esparru barruan garatu da, enpresen aholkularitzan espezializatuz.

Bere ibilbide profesional luzea pertsonen kudeaketaren esparruan garatu da, Lidergoan, Talentuaren Kudeaketan eta Etikan espezializatuz. Aztarna likidoko lidergo-eredua sortu zuen, eta esperientzia handia du talentua eta lidergoa kudeatzeko jolas-dinamikak eta gamifikazio-dinamikak diseinatzen, garatzen eta aplikatzen.

Enpresa munduan Langileriaren eta Gizarte Harremanen zuzendari izan ondoren, bere jarduera, besteak beste, Danone, La Caixa, EatOut, Gallina Blanca Purina, General Cable, Henkel, Nixdorf, Cahispa, UOC, Pegaso, Pirelli, Ramel, Sanyo, Valeo, Venca eta Klüber Ibérica enpresetan arrakasta izan zuen.

People pluseko Barne Ekosistemako bazkide zuzendari gisa! Profit aholkularitzan eta prestakuntzan aritzen da, eta pertsonei, taldeei eta erakundeei laguntzen die bere helburu estrategikoak definitzen eta lortzen, faktore pertsonalak, korporatiboak, ekonomikoak, sozialak, etab., baina baita etikoak eta iraunkorrak ere, garrantzia duen ikuspegi sistemiko batetik. 40 urte baino gehiagoko esperientzia du sektore eta tamaina guztietako enpresei beren planteamendu estrategikoak hobetzen laguntzen, Antolakuntza Garapenetik, Erantzukizun Sozial Korporatibotik eta Iraunkortasunetik.

Pau Vidal García

Hirugarren Sektoreko Behatokiaren Fundatzailea.

Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena irabazi-asmorik gabeko erakundeen funtzionamendua aztertzen eta hobetzen eman du. Argitalpen, prestakuntza, azterlan sektorial eta aholkularitza ugari egin ditu Espainiako eta Latinoamerikako elkarte eta fundazioen kudeaketari buruz. Esaderekin lankidetzan aritu zen irakaskuntzan, eta Hirugarren Sektoreko Behatokia sortu zuen, hamabost urte baino gehiagoz zuzendu zuena, eta han bideratu zituen bere ikerketa- eta aholkularitza-jarduera gehienak. Hainbat arlotan lan egin du, hala nola hausnarketa estrategikoan, funtsen erakartzean, taldeen kudeaketan, boluntariotzan, erantzukizun sozialean, proiektuen kudeaketan, etab.

2017an, erabateko aldaketa profesionalari ekin zion PauTravelMoto sortzeko, bidaia-motorrak alokatzen zituen enpresa.

 

Ramon García Gay

ESADEko irakaslea.

Ekonomia Zientzietan lizentziatua ESADEren eskutik.

Aurretik ESADEko Administrari Nagusiaren kargua okupatu zuen eta baita erakundeko Zerbitzu Akademikoen Zuzendariena ere.

Horrez gain, Intermon Oxfam erakundean Hegoamerikarako Barne Kudeaketako Zuzendaria eta Lankidetza Burua izan zen.

Ramon Garcíak, Adsis Fundazioaren Aholkularitza Kontseiluan parte hartzeaz gain, Fondo Etico FIM de Morgan Stanley funtsan hartzen du parte, Banc Sabadell bankuaren Pentsio Planaren batzorde etikoaren kidea da, Fundació Catalana de l'Esplai fundazioaren patronoa eta baita Fundación Acció Solidària contra l’atur fundazioarena ere.

Jordi Serrano Pérez

Jordi Serrano (Bartzelona, 1971) Future for Work Institute erakundearen bazkide sortzailea da, eta erakunde horietako lan-munduko eta pertsonen kudeaketako joeren behatoki independente gisa jarduten du. Aurretik, aholkularitza eman die hainbat erakunderi aholkulari gisa, eta Everis enpresa multinazionaleko Espainiako giza baliabideen zuzendari eta Factor Humà Fundazioko presidente izan da. Era berean, ohiko hizlaria da, "El ocaso del empleo. Nola biziraun lanaren etorkizunari "eta idatzi bere blogean" Lanaren etorkizuna "

Jordi Garriga

Alt Irakasle Ikasketetan diplomatuta eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua , executive MBA (EADA) eta Masterra Erakundeen Garapenean (GR Institute de Tel Aviv-AEDIPE).

Gaur egun, e-Motiva Barcelona-ko zuzendaria da, alegia; konpromisoaren kudeaketa estrategikoan espezializatutako giza balibideen aholkularitza konpainia (lan giroa, kultura eta baloreak, buruzagitza eta aldaketaren kudeaketa).

Irakasle kolaboratzailea da ESADEko executive education-en, hizlaria eta trebatzailea in company-en eta hainbat erakundetan (IL3-UB, Fundació EMI, Col·legi d’Economistes de Catalunya…)

Aurretik, Lexsor-Consulting-eko bazkide-zuzendaria izan zen, kudeaketa akademikoko burua eta udako unibertsitatearen zuzendaria (URL), zuzendarikidea Giza Baliabideen kudeaketari eta antolamenduari buruzko masterrean (Blanquerna), hezitzailea Generalitat de Catalunya-ko “Els Til·lers” eta “L’Esperança” adinez txikikoen eskoletan eta boluntariotza jarduerak haur eta gazteen aisialdirako begirale gisa.

Kolaborazio lanetan aritzen da Edu21 proiektuan, Jordi Pujol Ikastetxean eta “Reflexions sobre l’educació en una societat corresponsable” liburuaren egilekidea (2008).

Àngel Font i Vidal

Àngel Font i Vidal Ekonomian doktorea da (Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatea) eta Zientzia Kimikoetan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitatea). Enpresa Zuzendaritzan ere diplomatua da EADABusiness Schoolen.

Bere ibilbide profesionala ingurumen-ingeniaritza batean hasi zuen, baina oso goiz Intermon Oxfamen hasi zen lanean, eta hainbat zuzendaritza-postu izan zituen bertan. Lehenik, Latinoamerikako programetako koordinatzailea izan zen, eta, ondoren, zuzendari nagusiaren albokoa. Handik, Oxfamen integrazioaren koordinatzaile eta plangintza estrategikoaren arduradun gisa jardun zuen. Geroago, Caixa Catalunyan sartu zen Un Sol Mon Fundazioa zuzentzeko, eta mikro finantzetako, laneratzeko eta etxebizitza sozialeko programak bultzatu zituen.

European Microfinance Network-eko presidenteordea izan zen, Caixa Catalunyaren ordezkari gisa. 2010ean, "la Caixa" fundazioan sartu zen, garapen estrategikoari laguntzeko funtzioak eta ISGlobal Osasun Globaleko Institutuko gerente-posizioa bateragarri eginez. 2012an Pertsonen eta Estrategiaren zuzendari izendatu zuten, eta gaur egun zuzendari korporatiboa da, CaixaResearch Institute eta Ikerketa eta Osasun Institutua bultzatuz Portugalen.

2020ko maiatzean European Foundation Centre-ko (gaur egun Philea) lehendakaritza hartu zuen, "la Caixa" Fundazioaren ordezkari gisa.

José Luis Galipienso i Anglés

AUREN Barcelona konpainiaren bazkidea da, alegia; aholkularitza fiskala, enpresa aholkularitza eta kontu-ikuskapenetara dedikatutako konpainia.

Bere jarduera profesionalari 1983an ekin egin zion, urteekin gaur egungo AUREN konpainia bilakatuko zen enpresa batean. Haren konpainiaren bazkidea da 2002. urtetik. Enpresaren barruan kargu desberdinak izan ditu, eta profesionalki espezializatuta dago Familia Taldeen Berregituraketan eta enpresa kontzentrazioko bestelako eragiketan, eta baita enpresa talde nazionaletarako eta atzerritarretarako Aholkularitza Fiskalean eta Kontabilitatekoan ere.

Adsis Fundazioarekin lankidetza lanetan ibiltzeaz gain, beste Fundazioetan bazkide gisa hartzen du parte, esaterako, Prosalus eta Aldeas Infantiles eta baita prestakuntza fiskaleko irakasle gisa ere, beste entitateetan, esaterako, Ramón Llull Unibertsitatea. Bere jarduera profesionalaren barruan, interes orokorreko foro desberdinetan parte hartzen eta kolaboratzen da, adibidez, ACCIDeko Fiskalitate eta Kontabilitate Batzordean parte hartuz (Asociación Catalana de Contabilidad y Dirección) eta Automobilgintzako Kataluniako Federazioaren Diruzain gisa jardunez.

Joan Plans

Psikologian lizentziatua da (Universitat de Barcelona). Hobekuntza ikastaroak egin ditu bere jardueraren esparruan. Zuzendaritza Garapeneko Programa IESEren eskutik. “Directa, CDO, SL” prestakuntza eta hautaketa aholkularitza konpainiaren Fundatzailea eta Bazkide-Zuzendaria. Enpresa hispano-finlandiar baten administrazio kontseiluaren kidea da.

Aditua da zuzendaritza gaitasunetan, aurkezpen limurtzaileetan eta pertsonen zuzendaritzan. Azken hamabost urteotan sektore desberdinetako enpresa nazional eta nazioartekoen zuzendariei prestakuntza eskaini die.

INAP, IAAP eta IVAPeko irakasle kolaboratzailea da. Irakasle elkartua da ESADEko Giza Baliabideen Zuzendaritza Departamentuko Executive Education programetan.

“Las 27 virtudes del código secreto…” 2010eko liburuaren egilea da eta baita y de “27 respuestas para… 2012koa ere Arg. Urano Colección Empresa Activa. Hizlaria da bakarka eta “Speaktacular” taldekide gisa. “Persones” zerbitzu pertsonalizatuen proiektuaren zuzendaria da.

Claudio Zulián

Zine eta dokumentalen egilea, artista, musikaria eta idazlea.

Italian jaio zena (Campodarsego, Padua) eta Bartzelonan bizi da. 2010ean Ciutat de Barcelona saria eta Kataluniako Zineko Sari Nazioinala jaso zituen bere A través del Carmel dokumentalarengatik. Bere lanean artean ere honako hauek nabarmentzen dira: A lo mejor (Mediafest Jaialdian saritutako dokumentala, 2007), L’Avenir (DokLeipzig, Siroki Brijeg, Viña del Mar jaialdietan saritutako dokumentala, 2005), Beatriz/Barcelona (fikzioa, 2004), No será lo mismo (bideoinstalazioa, 2011), Después de la violencia (bideoinstalazioa, 2009); “A través del Carmel “poesia dokumentaleko” liburua argitaratu du (2009) Horas de la ciudad narrazio laburrak(2002).

Madrid

Enrique Arnanz Villalta

Soziologian eta Filosofian lizentziatua da. Zuzenbidean Diplomatua.

Bere bizitza profesionaleko zeharkako ardatza erkidegoen garapenarekiko, inguru asoziatiboarekiko eta gizarte erakundeen inguruarekiko kezka izan da. Beraiekin jorratu duen lana aholkularitzan, laguntzan eta kudeaketa, antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko laguntzan murgildu da, gero eta modu azkarragoan, eta eraginkortasunaren kulturatik lan egitea lortzeko helburuarekin. Eta, atzealde bezala, beste mundu bat eta bizitza eta grapeneko beste eredu bat nahitaezkoa izatearen uste osoarekin.

Gizarte bazterketako eremuetan lan egin du Espainian eta Latin Amerikan, eta espetxeetakoeremua izan da lehentasunezko eremuetako bat. Horrez gain gogor saiatu da ikerketan eta denbora eman dio boluntarioen, adinekoen eta ekonomia sozialaren munduari.

IC Iniciativas erakundeko zuzendaria, Esplai Fundazioko presidentea eta "Iniciativas" kooperatibako kidea izan zen. Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Urteak daramatza erretiratuta, eta zoriontasun eta gogobetetasun handia ematen die parte hartzen duen proiektuei.

Arancha Cejudo Gutiérrez

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da. Materra erakundeen aholkularitzan eta garapenean.

Abr[e] aholkularitza konpainiaren bazkide fundatzailea da, alegia; gizarte proiektuak interesatzen zaizkion gizarte enpresa eta entitateetarako lan egiten duen ahokularitza konpainia bat, pertsonalizatutako laguntza zerbitzua eskainiz aholkularitza, ekintzailetza eta gizarte erantzukizuneko arloetan.

Gizarte entitateekiko okupazioa eta kezka da erakundearen aldaketarekin batera jorratu behar diren ekimenen abiapuntua, gizarte inpaktu handiagoa bilatzeko nahi horretan.

Hamar urtez Hazloposible Fundazioan lan egin du zeregin desberdinak jorratuz, besteak beste, Iraunkortasun Burua, Azaleratzen ari diren eta Berrikuntzako Proiektuen Burua, eta Hacesfalta.org Fundazioaren Burua.

Aurretik bestelako lanetan aritu zen: aurrezki kuktxa batean, Orangen (lehendabizi administrazio departamentuan eta gero marketing eta bezeroak bereganatzeko departamentuan), Francis Lefebvre argitaletxean, Mugarik gabeko Ekonomistetan (GKEetaraok aholkularitza eta sendotze saila) eta Triángulo Fundazioan (adminsitrazio saileko burua).

1992. urtetik boluntario lanetan aritu da gizarte ekintzako hainbat entitatetan, orain lankidetza entitate bati laguntzen dio gai teknikoetan eta kontsumo kooperatiba batean hartzen du parte.

Pilar Calón Parada

PKazetaria. Masterra Marketing Zuzendaritzan eta Merkataritza Kudeaketan (ESIC) eta Gizarte Hezitzailea Secretariado Gitano Fundazioaren Komunikazio Arloa

Gizarte esku-hartzearen esparruarekin lotura estua dauka boluntario eta hezitzaile gisa, eta horrek kazetari ikesketekin batera, euren esperientzia profesionala gizarte ekintzan protagonistak diren pertsonekin zuzenean esku hartzera eta komunikazio eta zuzendaritza bulegoetan lan egitera zuzentzen dute.

Bere ibilbide profesionala garatu du hainbat entitaterekin lankidetzan: Elkarteak, GKE, gizarte ekonomiako erakundeak, tokiko herri administrazioak eta Estatuko Administrazioarekin, esaterako, Osasun Ministerioa, Gizarte Politika eta Berdintasuna, non Gizarte Politika eta Kontsumoko Idazkaritza Nagusiko Buegoan hartu zuen parte 2010 eta 2011. urteetan.

Bere esperientzia profesionalaren artean honako lan hauek nabarmentzen dira: drogamendekotasuneko prebentzioaren programa Madril Erkidegoko eskoletan; Cosladako Udalaren Gazte Informazio eta Dokumentazioko Zentroa (CIDAJ); Madril Erkidegoko Droga Aurkako Agentziaren drogazaleoiekin garatutako autoenpleguko programa; Elkartutako Laneko Madrilgo Kooperatiba Batasunaren Komunikazio Bulegoa (UCMTA); Gizarte Politika eta Kontsumoko Idakazkaritza Nagusiko Bulegoa, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministeriokoa; eta komunikazio koorporatiboarekin lotutako prestakuntza eremuan bildutako esperientzia.

Une hauetan, Secretariado Gitano Fundazioaren Komunikazio Saileko taldean berriro hartzen ari da parte, beste batzuetan beraiekin lankidetzan aritu ondoren.

Carlos Fernández de la Peña

Zientzia Fisikoetan lizentziatua, Konputazio espezializazioan. Executive MBA Enpresa Institutuaren eskutik. PDG, IESE Bussines School eskolaren eskutik. Salmenten VP Latin Amerikan, Espainian eta Portugalen Deimos Imaging Urthecast-en

Gaur egun Salmenten VP da Urthecast konpainian, alegia, Vancovurren egoitza duen Kanadako konpainia bat. Hura lur segmenteuaren operadorea da eta kameren eta gailu airespazialen software opreazionala garatzen du Nazioarteko Estazio Espazialean, eta Lurra behatzeko sateliteen jabea da, esaterako, Deimos-1 eta Deimos-2.

Elenor Deimos konpainian lan egin du 2009 eta 2015 urte artean, eta bertan, Negozio Garapeneko Zuzendari gisako lanak burutu ditu, espazioaren sektoreko jarduerak, sateliteen Lurreko estazioak eta sektore desberdineko aplikazio teknologikoak koordinatuz, besteak beste, trenbideak, garraioa, energia, ingurumena eta lokalizazioa.

2001ean DEIMOS Space konpainiaren fundatzaileetako bat izan zen eta bertan Teknologia Transferentziako Zuzendari gisa hasi zen lanean. DEIMOS taldeko lau konpainien sorreran parte hartu du: DEIMOS Space (2001), DEIMOS Engenharia (2003), DEIMOS Aplicaciones Tecnológicas (2005), eta DEIMOS Imaging (2006). Azken konpainia hau Lurrari behatzeko satelite pribatu bat jaurti duen Europako lehenengo konpainia da (DEIMOS-1), eta Pedro Duque-ren zuzendaritzapean egon zen.

1998 eta 2001 artean GMV konpainian egin zuen lan Espazioko Europako Agentziaren (ESA) Envisat sateliterako sistemen garapenean.

1980 eta 1995 artean Scout de Madrid-MSC konpainiarekin lotuta egon da. 1996an boluntario gisa lan egin zuen Pan Bendito Elkartean, alegia, Madrilgo Pan Bendito auzoko ikastetxe bat.

Pepa Franco Rebollar

Gizarte esku-hartzerako metodologian aditua.

2023ra arte, bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoko (bereziki, tokikoa) eta gizarte-erakundeetako pertsonei eta lantaldeei zuzendutako ikerketa-, prestakuntza- eta antolaketa-lanei lotuta egon zen.

Bere lan-ibilbideari dagokionez, aipatzekoa da Parlako Udal Unibertsitate Popularreko zuzendaria (1982-1985), Madrilgo Udaleko Lavapiés Kultur Etxeko zuzendaria (1985-1986) eta Espainiako Unibertsitate Herrikoien Federazioko Prestakuntza Kabineteko koordinatzailea (1986-1989) izan zela. 1989an, Equipo Claves sortu zuen, eta bertan lan egin zuen 1996an enpresaren jarduera amaitu arte.

Urte horretan, Folia Consultores-en sorreran bazkide gisa parte hartu zuen. Erretiroa hartu arte, prestakuntza-proposamenak, ikerketa-proposamenak, materialak egiteko proposamenak, plangintzakoak eta hainbat arlotan ebaluatzekoak koordinatu eta gauzatu zituen Folian, besteak beste: erakundeen garapena, tokiko garapena, parte-hartze soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak, garapenerako lankidetza eta boluntariotza.

Gaur egun, hainbat erakunde feministatan parte hartzen du, bere eskualdeko kultur ekimenetan laguntzen du eta bere pasioetako bat izan zenari eskaintzen dio denbora: literatura.

Isabel Muñoz

Zuzenbidean lizentziatua. Madrilgo Abokatuen Elkargo Txit Gorenaren kidea. Blanes & Muñoz Abogados, SLP konpainiaren bazkide fundatzailea.

Blanes & Muñoz Abogados Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzenbidearen eremuan espezializatutako konpainia bat da. Bertan, bezeroei osoko eta etengabeko aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen diete, lan harremanen esparruan. Bere zerbitzu profesionalak , lehentasunez, enpresei zuzentzen zaizkie, non hauek bezalako sektoreak nabarmentzen diren: aire garraioa eta aireportuak, eraikuntza, banaketa, automobilgintza, aseguruak, unibertsitate irakaskuntza, merkataritza, gailu jasotzaileen fabrikazioa eta muntaia, zerbitzuguneak, etab.

Letratu gisa jarduten du 1993tik, beti enpresei zuzenduriko aholkularitzaren esparruan, laneko zuzenbidearen eta giza baliabideen eremuan. Eskarmentu handia du esparru desbedinetan, esaterako: lah harremanak, negoziazio kolektiboa, lan administrazioaren eta Gizarte Segurantzaren aurreko jarduerak, eta baita Laneko Zuzenbidean eta Gizarte Segurantzaren prozesuetako esparruan. Lankidetza lanetan aritu da hainbat argitalpenetan, aditu juridiko gisa.

Miguel Ordozgoiti de la Rica

Historian lizentziatua. Estatuko administrari zibeleko goi mailako kidegoaren funtzionarioa.

Zerbitzu eta Ikuskaritzako zuzendari nagusia. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa.

Esperientzia profesional handia dauka Estatu Administrazioan, non erantzukizuneko kargu desberdinak garatu dituen: EINeko Zuzendari Probintziala Madrilen (1990-1995), Sustapen Profesionaleko Zuzendariorde Nagusia eta Herri Administrazioetarako Ministerioaren Plangintza eta Giza Baliabideen Hautaketa saileko Zuzendariorde Nagusia (1995-2000), Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Giza Baliabideen Zuzendariorde Nagusia (2000-2011), Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren Joko Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiaren Joko Kudeaketako Zuzendariorde Nagusia (2011-2012). SENSAko Zerbitzu Korporatiboen Zuzendaria, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko enpresa publikoa, Sustapen Ministerioari funtzionalki atxikita, esparu aeronautikoari laguntza teknikoa eskaintzeko (2012). Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Zerbitzuen zuzendari nagusia (2012-2018).

Horrez gain, nazioarteko lankidetza proiektuetan ere parte hartu du Errumanian, funtzionarioen lege bat eratzeko aholkularitza zerbitzua eskainiz, eta Montenegron, Herri Administrazioko eremuan egindako aurrera pausuak baloratuz, herrialde hau Europar Batasunean sartzeko prozesuaren esparruan.

Luis Aranguren Gonzalo

Filosofian doktorea. Teologian lizentziatua.

Institutuko irakasle gisa lan egin du, Hirugarren Sektorean eta argitaletxeen munduan.

Gaur egun, Etikako irakasle elkartua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta zaintza erdigunean eta justizia iparraldean jartzen duten antolaketa-prozesuetako aholkularia, prestatzailea eta laguntzailea da Espainian, Portugalen eta Latinoamerikan.

Hirugarren Sektorearen alorrean, Caritasen eta beste erakunde batzuetan Boluntariotzaren Hezkuntza Ibilbidea bultzatu eban; Boluntariotza Erakundeen Kode Etikoa (2000) eta Madrilgo Erkidegoko Boluntariotzaren Eskualde Plana (2006-2010) koordinatu dau.

Hogei liburu baino gehiago eta hirurogei bat artikulu idatzi ditu, etikaren, parte-hartzearen, boluntariotzaren edo hezkuntzaren esparruei buruzkoak. Titulu batzuk: Boluntariotzaren kartografia (2000), Humanizazioa eta boluntariotza (2011), Gure garaia da. Zaintzaren paradigma hezkuntza-erronka gisa (2020) eta Sortzen ari den denbora. Meditazioak zaintzaren etikatik (2021).

Raquel Gil Fombellida

Directiva con más de veinticinco años en dirección de Recursos Humanos, Organización, Operaciones y puestos de gestión, adquirida en varias compañías en los Sectores de Seguros, Consultoría, Alimentación y Servicios sociosanitarios. Actualmente Directora de Recursos Humanos de Sanitas Seguros.

Licenciada en Empresariales con Masters en diferentes escuelas de negocio (Programa de Alta Dirección en Digital Business en The Valley, Programa para Consejeros de ESADE Business & Law School, Programa para Directivas Promociona en ESADE, Senior Management Program in Digital Talent ICEMD-ESIC, Master MBA por el IADE, Master en Dirección de Centros Gerontológicos de EADA).

Mentora del Programa Pulsar de la Fundación Everis para ayudar a niñas adolescentes y voluntaria en Inspiring girls.

Miembro de distintas Asociaciones de Directiv@s(WomenCEO donde fui Vicepresidenta), Asociación Española de Directivos(AED), EJECON, Plataforma de Directivos y Empresarios de Palencia(formo parte de la Junta Directiva). Ha escrito más de una veintena de libros y unos sesenta artículos centrados en los ámbitos de la ética, la participación, el voluntariado o la educación. Algunos títulos: Cartografía del voluntariado (2000), Vivir es comprometerse (2001), Humanización y voluntariado (2011), No te olvides de los pobres (con José Luis Segovia, 2016) y San Romero de los Derechos Humanos (2017).

Félix Monedero Cos

Global Senior Information Technology zuzendaria DEVOn: Kultura garatzeko, berritzeko eta eraldatzeko proiektuen arduraduna, teknologia berrien esparruan, bere ardurapeko arloan.

25 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologia berrien sektorean, betiere pertsonen kudeaketara eta errendimendu handiko lantaldeak garatzera bideratuta, giro osasungarrian. Bere ibilbide profesionala erabiltzailearen esperientziaren etengabeko hobekuntzan, lan-inguruneetan teknologia berriak sartzean eta produktibitatea hobetzeko beharrezkoak diren lankidetza-inguruneak ezartzean oinarritu da.

Azken urteotan, hazkunde-pentsamoldea bultzatu du, elkarreragiten duen lantaldeen barruan, eta berrikuntzan eta lidergoan erreferentetzat jotzen da.

Euskadi

Tomás Arrieta Heras

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, espezialitate juridiko-ekonomikoan.

Gizarte Segurantzako kudeaketan letraduna 1986. urtetik eta Gizarte Segurantzaren Aholkularitza Iuridiko Probintzialaren buru 1987 eta 1989 bitartean.

Hezkuntza Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen aholkularia 1989 eta 1991 urte bitartean.

Abokatua jardunean, bere aktibitatea gehienbat lan-esparruan garatzen. Arabako Abokatuen Eskolako gobernu-bileren kide 1992. urtetik 2001.eraino.

1992. urtean epaile bezala integratu zen PRECO Lanbidearteko Hitzarmenari esleitutako profesionalen eskolan, judizioz kanpoko lan-gatazketan erabakiak hartzeko.

Lan Harremaen Euskal Kontseiluaren presidentea 2008ko otsailetik.

Lan Harremanen irakaslea Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzen Fakultatean eta Deusto Business School-eko irakasle kolaboratzailea Giza Baliabideen Kudeaketa Masterrean, negoziazio kolektiboen eta lan-arrisku prebentzioaren moduluetan, baita hainbat "in company" programa enpresa desberdinei bideratura.

Cristina García Sanz

Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 1990eko promozioa.

2011tik OLBE Bilbao Operako prentsa-arduraduna da; eginkizun horretan, Bilboko operaren kultur programa eta denboraldia sustatzen duen erakundearen komunikazioaren, publizitatearen eta hedabideekiko harremanaren kudeaketa koordinatzen du.

Publizitatearen alorreko prestakuntza izan arren, bere lan-ibilbidea kazetaritza tekniko eta espezializatuaren esparruan hasi zuen, 1991n, lehenengo eraikuntzaren sektorerako Roc Máquina argitaletxeko erredaktore nagusi eta, 2004tik 2011ra, gastronomia, elikadura, retail eta packagingarekin loturiko zazpi argitalpenen media planner zuzendari editorial eta sozial, Reed Business Information multinazional anglo-holandarrean.

Bere lan-ibilbidearen zatirik handiena argitalpenen kudeaketa-proiektuetan eman du, hala nola online argitalpenetan, fidelizazio- eta erakarpen-marketinean, hedabideetan negozioen garapenean eta talde sortzaileen koordinazioan.

Slow Food elkarteko kidea da, gastronomia kultur identitatearen adierazpentzat jotzen duen elkartekoa, hain zuzen, zeinak defendatzen dituen tokiko sukaldaritza, ekoizpen-modu tradizionalak, nekazaritza-eredu ez hain intentsiboa eta garbiagoa -eskualde pobreenetan garatzeko itxaropenak eskaintzeko gai-, nekazaritza-elikaduraren bioaniztasuna, konpromiso etikoa ekoizleekin eta 0 km filosofia.

Elkartasuna sustatzeko gazte-elkartearekin, SocialMomentsekin, Munduko Medikuekin eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearekin ere kolaboratzen du.

Juan Carlos García Robredo

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, finantza espezialitatea, EHUn.

Bere karrera profesional osoa finantza-sektorean garatzen du duela 30 urte baino gehiago.

Oposizioen bidez Bilbao Bizkaia Kutxara sartzen da 1980an, non komertzu-sarean eta kreditu-arrisku departamenduan bere aktibitatea garatzen du, Arrisku Onespenean ardura hartzera heltzen.

Bilbao Bizkaia Kutxan jada, 1990ko 2 kutxen fusioarekin batera, bezero handiekin arriskuen zuzeneko kudeaketa egitera pasatu zen. 2005. urtean arrisku politikaren arduradun bezala, elkartearen moldaketa garatzera pasatu zen Hitzarmen Berriaren baldintzen ingurua, Kredituen Arriskuen materia (Basilea II).

2010. urte amaieratik aurrera eta beti Kredituen Arrisku esparruaren barruan, bere ardura nagusietako bat arrisku politiken garapena eta hauek Kutxabank taldearen finantz entitateetan ezartzea da.

Carmelo González Verdejo

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Kontu Zentsore-Epailea.

Bere ibilbide profesionala Bizkaiko Bankuan hasi zuen eta ondoren Iberdueron, Epe Luzeko Zorren Kudeaketa Zerbitzuaren arduradun bezala.

Enpresaren ekonomia irakaslea izan da EHUren Ekonomia Fakultatean eta enpresa heziketa kurtsoak eman ditu kontabilitate, kudeaketa ekonomikoa eta kudeaketa ekonomikorako laguntza tresnen esparruan.

Arantzeta Taldearen sortzaile eta kidea, baita kontu-auditoretzara eta enpresen aholkularitzara eskainitako GZ kontsultore eta kontu-ikuskariena.

Bere azken aktibitate profesionala Amaya Telleria Industriaetarako kudeatzaile lana izan zen, eta geroztik Amaya Tellería Taldearen finantz-zuzendaria, automobil pieza fabrikazioaren sektorearentzat.

Gaur egun, proiektu ekintzaile berrien eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen kolaboratzaile aktiboa da. Adsis Fundazioaren batzorde aholkulariaren kide da, eta irabazi-asmorik gabeko beste fundazioetan kolaboratzen du, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitza Fundazioa eta Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza Elkartea bezalakoak.

Elena López Saralegi

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, espezialitate juridiko-ekonomikoan.

Jardunean dagoen abokatua, batez ere zerga- eta merkataritza-arloan diharduena. HUB eta AVAZA Asesoría Legal y Fiscal, S.L. bulegoetako bazkide ohia, batez ere ETEei aholkularitza ematen diena. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko Abokatutzan Sartzeko Masterreko Zuzenbide Fiskaleko irakaslea.

Gaur egun, AUREN ASESORES BIO, S.L.ko bazkidea da.

Yolanda Martín Marcos

UPV/EHUn Giza eta Informazio Zientzia Fakultatean Informazio Zientzietan lizentziatua. 1997ko promozioa.

Bere lan-esperientzia haur eta gazteekin hasi zen hezkuntzan eta esku-hartzean, lehenik boluntario gisa eta, ondoren, Adsis Fundazioaren parte izan zen Donostiako Lanbide Hastapenerako Zentroan, UPV/EHUko Psikologia Fakultatean Lan Orientazioko Graduondokoa egin ondoren.

1998. urteaz geroztik, hezitzaile eta zuzendari aritu zen Donostiako hainbat udal haur eta gazte ekipamendutan, eta Adsis Fundaziorako aisialdi eta denbora libreko programetan aholkulari ere izan zen, gizarte-hezkuntzan, haurtzaroko eta nerabezaroko esku-hartzean, ggke kudeaketan eta abarretan trebatzen jarraitzen zuen bitartean.

2008 eta 2020 urteen artean, Donostia Kulturako Kultur Ekintza Saileko teknikari izan zen, eta hiriko kultura-zentroen jarduera koordinatu zuen, lurraldean eta sektorean kultura-arloan esku hartzeko irizpideei jarraiki. Hortik Okendoko eta Larrotxene – Intxaurrondoko kultur etxeak zuzendu zituen 2023ra arte. Gaur egun, Errenteriako Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun zinegotzia da.

Bestalde, 2013az geroztik, Juneren Hegoak elkarteko kide eta sortzaileetako bat da, haur gaixoei eta egoera ahulean dauden haien familiei laguntzeko.

Oscar Moracho del Rio

Osasunaren arloko zuzendaritza, kudeaketa eta aholkularitza.

Medikuntzan lizentziaduna eta ospitaleetako kalitatean eta zuzendaritzan espezializatua, bere jarduera profesionala esparru klinikoan garatzen da 1987ra arte eta ordutik aurrera kudeaketa sanitarioan eta aholkularitzan.

Lanpostu teknikoak bete ditu Gipuzkoako INSALUDen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan, Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko zuzendari medikoa izan zen eta Zumarragako Ospitaleko gerentea (Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua). Kudeaketa-metodologia aitzindaria eta oso berritzailea garatu du, kudeaketako eta kalitateko hainbat tresna barne hartzen dituena, eta osasun-sektoreko eta enpresako hainbat erakunderi orientabide gisa balio izan diena.

2006tik 2015era Innovasalud kudeaketa-aholkularitzan sartu zen bazkide zuzendari gisa, eta 2015etik 2019ra Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile kargua bete zuen. Erakunde publiko horrek 11.000 profesional baino gehiago eta 1.100 milioi euroko aurrekontua ditu. Zerbitzuaren eraldaketa garrantzitsua egin du, aurrekontua betetzea eta asistentzia-helburu nagusiak lortu ditu, eta azken hiru urteetan Estatuko Osasun Zerbitzurik onena izan da.

1986az geroztik, hainbat erakunderi (Munduko Bankua, BID) eta GKEri (Munduko Bankua, BID) zuzendutako aholkularitza nazionaleko eta nazioarteko aholkularitzako lankidetzekin bateratu ditu kudeaketa-lanak. Gainera, hainbat elkarte zientifikotako kidea da eta Gizarte Teknologiako Elkarteko kidea (APTES, Diruzaina eta Kide Sortzailea), eta Asistentziaren Kalitateko Espainiako Sozietatearen Zuzendaritza Batzordeko kide izan da (SECA, diruzain ohia). Era berean, osasunaren, kudeaketaren edo berrikuntzaren arloko hainbat ikerketa-azterlanetan eta adituen paneletan parte hartu du, eta konpromisoa hartu du ezagutza zabaltzeko, txostengile gisa nazioko eta nazioarteko bilera zientifikoetan, eta prestatzaile gisa hainbat ikastaro eta masterretan.

Juan María Román

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

32 urte baino gehiagoko esperientzia auditoretza globalean, Iberdrola bezalako marken auditoretza taldeak zuzentzearen ardura hartzea barne.

Espainiako Ernst & Young-en giza baliabideen kudeaketaren Zuzendari Nagusiaren postua okupatu zuen hainbat jardueratan. Ondoren, Área-n (Italia, Espainia eta Portugal) giza baliabideen kudeaketaren arduraduna izatera pasatu zen.

EY - Bilbao eta Zona Norteko arduraduna eta EY Espainiako Auditoretzako Batzorde Exekutiboaren kide da.

Athletic Club Fundazioaren Patronatuko kide izan da, eta gaur egun Euskal Herriko hainbat elkartetako kontseilaria da.
Gaur egun, AUREN ASESORES BIO, S.L.ko bazkidea da.

Rosa Santibañez Gruber

Gizarte Pedagogian Katedraduna

 

Pedagogian eta Kriminologian doktorea, bere esperientzia profesionala irakaskuntzan eta ikerketan garatzen da, bai eta hainbat kudeaketa-funtzio ere Deustuko Unibertsitatean. ESKU-HARTZEA: Bizi Kalitatea eta Gizarteratzea ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia, Eusko Jaurlaritzak aitortua (IT- 1521-22). Bai irakaskuntzan, bai ikerketan, kolektibo kalteberetan eta arriskuan daudenetan zentratzen da espezialitate-arloa, baita gizarteratzea sustatzeko gizarte- eta hezkuntza-estrategiak erabiltzean ere.

Nazioarteko hezkuntza-sareetako eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden kolektiboetako kolaboratzailea.

Teresa Viguri Martínez

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatearen eskutik. 1980eko promozioa.

Bere karrera profesionala beti Funtzio Publikoaren eremuan garatu da. Gaur egun, Arabako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuko zuzendaria da. 1981ean Ogasun Publikoaren Kudeaketako Kidego Berezirak oposizioa gainditu zuen eta bere plazaz jabetu zen 1982an. 1984an, Arabako Ogasun Departamentuko Ikuskaritzarako oposizioak gainditu zituen, non Ikuskari gisa hasi zen lanean 1985ean.

Data horretatik aurrera, aipatutako erakundean honako lanpostuak izan ditu:

Ikuskaritza taldeko burua (1995ean izendatuta)

Zerga Ikuskapen Zerbitzuaren burua (2005-2007)

Enpresa Handien Unitatearen burua (2008-2015)

Arabako Foru Aldundiko Kontsulta Batzordearen bokala (2002-2015)

Era berean, Arabako Merkataritza Ganberarekin eta Ekomisten Elkargoarekin lankidetzan aritu da, zergei buurzko ikastaro eta txosten desberdinak eskainiz.