Skip to main content
alt=""

Sentir, Pensar, Actuar

Proyecto perteneciente al programa: Educación en valores

Zona de actuación: Bizkaia

Hezkuntza-proposamen honek Bilboko eta Arabako gazteei hausnarketarako espazio bat eskaintzeko beharrari erantzuten dio, ikuspegi kritiko batetik, maila globalean eta lokalean dauden desberdintasunen inguruan kontzientzia kritikoa sustatzeko. Bereziki azpimarratzen da emakumeek duten rola eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak bai Iparraldeko bai Hegoaldeko herrialdeetan.  Helburua da immigrazioa eragiten duten kausak ikuspegi kritiko batetik ulertaraztea, elkartasun-kultura sortzea eta gazteen inplikazioaren eta parte-hartze sozialaren bidez ingurunea eraldatzea.

Nori zuzenduta dago?

12 eta 16 urte bitarteko gazteei, Bigarren Hezkuntzako ziklo osoan zehar 2 ikastetxetan ari direnei.

Helburuak

  • Helburu orokorra: Bilbotarren konpromiso soziala sustatzea gizarte interkultural baten eraikuntzan, ikuspegi kritiko batetik eta arreta berezia jarriz gizarte-desberdintasunei eta horiek emakumeengan eta gizoneengan duten eragin desberdinari. 
  • Helburu espezifikoa: Kontzientzia kritikoa sustatzea Urretxindorra Ikastolako eta Miguel de Unamuno Institutuko gazteen eta irakasleen artean, maila globalean eta lokalean dauden desberdintasunak azpimarratuz, immigrazioa eragiten duten kausak identifikatuz eta elkartasun-kultura sortuz, genero-ikuspegia duen gizarte-inplikazio eta parte-hartze sozialaren bidez ingurunea eraldatzeko.

Jarduerak

Hiru sentsibilizazio-tailer ikasgelan eta elkartasunaren inguruko jarduerak.

 

Kontaktua

katalin.alciturri@fundacionadsis.org

Con la financiación de: