
Munduko Auzoekin Ikasten, Bertako Auzoan Ekin
Proyecto perteneciente al programa: Educación en valores
Zona de actuación: Araba, Bizkaia y Gipuzkoa
Proiektu honen helburua da elkartasunaren kultura eta justizia sozialarekin eta pobreziaren zein bazterketaren aurkako borrokarekin konprometitutako herritartasuna eraikitzen laguntzea, komunitatearen parte-hartzea ardatz hartuta.
Horretarako, bazterketa-arriskuan dauden gazteekin lan egiten duten hezitzaileentzako prestakuntza-prozesu bat garatzea proposatzen da, hego-ipar jakintzen elkarrizketa, genero-ikuspegia eta gazte horien ahalduntzea oinarri hartuta.
Prozesua Hezkuntza Popular Feministaren eta Komunitate Parte-hartzearen ikuspegian oinarrituko da, eta Latinoamerikako erreferentziazko esperientzietara prestakuntza-bidaia bat aurreikusten da. Horrez gain, ikasitakoa praktikan jarri nahi da: ikasleek gidatutako komunitate-diagnostiko bat egingo da eta, ondoren, esperientzia pilotuak abiatuko dira ingurunean.
Nori zuzenduta dago?
Lanbide Heziketako ikasleei
Helburuak
Tokiko eta mundu mailako asimetriak eraldatzeko gizarte-prozesu bati laguntzea, aniztasuna eta elkartasuna balio gisa hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan komunitate parte-hartzea sustatzea, zeinak herritarren gaitasunak indartzea, giza eskubideak, genero-berdintasuna, tokiko eta globalaren arteko lotura eta erantzukizuna eta iraunkortasuna barne hartzen dituen.
Jarduerak
- Parte-hartze komunitarioaren esperientzia ikastetxeko curriculumera txertatzeko prestakuntza eta laguntza, Gasteizko CFPBn.
- Basauriko CFPBn gazteek gidatutako esperientzia pilotua garatzea, aurreko fasean egindako komunitate-diagnostikoaren analisian oinarrituta.
- Parte-hartze komunitarioaren aplikazio praktikoa eta sakontzea Bidebietako auzoan.
Kontaktua
FPB Adsis Donostia Zentroa
Pasai San Pedro Hiribidea 13
20017 Donostia (Gipuzkoa)
943 40 00 21 - 943 39 51 61