"HEMEN DAUDENEAN, AUKERA BERRI BAT BEHAR DUTEN PERTSONA GUZTIEI BABESA ESKAINTZEA OSO GARRANTZITSUA ZELA PENTSATU GENUEN"
10/2017 - Barcelona
Lluis dut izena eta AUDITIA Audit, Tax and Advisory enpresaren bazkide-zuzendaria naiz. Gure enpresak irabazi-asmorik gabeko konpainia eta erakundeak ikuskatzen ditu, hauen artean Adsis Fundazioa. Beste batzuen artean, Capitalismo Consciente fundazioaren sortzailea ere banaiz. Gure helburua, gizakiongana bideratutako erakunde kontzienteagoak sustatzea da. Nire aisialdian igeri egiten dut. Hainbat lagunekin batera Gibraltarko itsasartea zeharkatu dut Adsis Fundazioaren alde.
Lluis, nola bururatu zitzaizuen Gibraltarko itsasartea igerian zeharkatzeko "zorakeria"?
Ez da hutsetik datorren erabakia, pixkanaka garatzen da. Hasieran erronka txikiagoetan hartzen duzu parte, zure prestatzaileak halako abenturan parte hartzeko prest zaudela esaten dizu eta bat-batean prest sentitzen zara, eta gauzatu egiten duzu. Igeri egitea nire pasioetako bat da.
Eta, zergatik gizarte kausa baten alde?
Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi ote dudan erabakitzeko aukera izateaz zorioneko naizela pentsatzen dudalako, Europatik Afrikara, igerian, erronka pertsonal modura eta zerbait gertatu ezkero ere, itsasontzi bat gertu, munduko erraztasun guztiekin. Egunero jende ugarik itsaso hau alderantzizko norabidean zeharkatzen du aukera berri baten bila, beraien eta ingurukoen bizitza arriskuan jarriaz. Zer da ba, erronka hau beraiei eskaintzea!
Erronka hau hainbat enpresen artean sustatu duzue, haien artean, zu bazkide zaren Auditia.
Bai, Auditian ahal dugunean ekimen solidarioak babesten ditugu. Gure helburua ez da ordea dirua hutsaren truk ematea, bezeroekin ekintza bateratuak sustatzea baizik, bulegoetako lankideak inplikatuko dituzten ekintzak. Ekimen honetan konkretuki, bulegoko lankidea den eta igeri egiten duen Elik ere parte hartu du eta beste ekintza batzuen artean, Club Natación El Praten bitartez hainbat dohaintza jasotzea ahalbideratu duen jardunaldi bat antolatu du. Gainera, bide batez, Adsisek egiten dituen lanei hedapena eman zaie.
Eta zergatik Adsis Fundazioa?
Egia da “Besakadak, aukera berrien alde” bezalako erronka, errefuxiatuekin zerikusia duen erakunde baten alde antolatu ahal izango litzatekeela baina hain zuzen ere, garrantzitsua iruditu zaigu aukera berri bat behar duten pertsonei babesa ematea, hemen daudenak, beste herrialde batetik etorriak izan edo ez. Adsis Fundazioko taldea ezagutu genuenean eta ezberdintasun egoerak etorkizuneko aukera berrietan bihurtzeko burutzen duen lana ezagutzean, ez genuen bi aldiz pentsatu.
Zer esango zenioke inoiz ekintza solidarioetan parte hartu ez duen enpresariari?
Auditian Kapitalismo Kontzientearen sortzaile gara. Fundazio honen helburua, enpresariari eta orokorrean gizarteari edozein jarduera ekonomikotan gizartearen parte hartze eta inplikazioak zenbateko garrantzia duen ulertaraztea da. Enpresa batek inpaktu baikor bat eragin behar du maila orotan, gizateriaren alderdi guztietan. Enpresa batek ez du GKE batekin derrigorrean kolaboratzeko beharrik, ez du parte hartu behar "komeni" delako soilik, honek oinarrian beste esanahi bat behar du, motibazio bat.
Besakadak, aukera berrien alde
Joan de uztailaren 1ean, igerian bost ordu eta erdi gelditu gabe aritu ondoren, Lluis, Eli, Antoni eta Josepek Gibraltarko itsasertza zeharkatzea lortu zuten. Honi esker, 6.387,10 € zituzten eta honek, Barcelonako Adsis Fundazioko gazteentzat 2.555 ikastordu dira. + Ikus argazki galeria.