Skip to main content

Agenda 21

09/2023 - Araba

Noizbait pentsatu al duzue zuen kontsumoak ingurumenean eta beste pertsonen bizi-kalitatean duen eraginaz? Gai konplexua da eta normalean ez gara horretaz jabetzen.


2017-18ko ikasturte honetan kontsumo jasangarria da Eskolako Agenda 21en landuko dugun gaia. Gure erosketa ereduez, publizitate eta marken eraginaz hausnartu eta aukerak aurkeztuko ditugu: lankidetza kontsumoa, erosketa berdea, bigarren eskuko merkatuak, etab., neurriz kanpoko baliabide eta energiaren xahuketa, kutsadura eta desberditasun sozialak murriztea lortu dezagun edo behintzat horretan erreparatu.


Gure ikasleen parte hartzea oso garrantzitsua da, hortaz, hausnartzeko ikasturtean zehar gaiari buruz hitz egingo dugu eta batez ere kontsumorako dauden aukeren artean hausnartzeko ohiturak berrituz eta hobetuz jarduteko unetxo batzuk hartuko ditugu . Kontsumitzaile bezala gauzak aldatzeko gai gara, beraz, gutxiago xahutu eta geure balore eta printzipioekin bat etorri gaitezen!