Kalitate politika / Iradokizunetarako postontzia
Patronatua, Zuzendaritza eta Adsis Fundazioaren lan-taldeak kalitatearen sustapenaren alde kokatzen dira, helburuaren garapenari zerbitzu emateko tresna bezala, bere xedearen arrakastarako onuragarria.
Ikuspegi honekin definitzen du bere kalitate-politika hurrengo printzipio eta konpromisoen arabera:
-
1
Balioak
Organizazioaren baloreak zehaztea, eta bereziki hartzaileak eta harremanen estiloa, bere xedearen garapenaren ardatz bezala.
-
2
Kalitatea
Ohiko prozesuen arabera programa eta zerbitzuak kudeatzea baimentzen duen kalitate-ziurtapen sistema bat finkatzea, honen jarraipena eta ebaluazioa burutzea eta organizazio osoan etengabeko hobekuntza ezartzea.
-
3
Komunikazioa
Ezagueraren gestioa eta bere ekintzek duten ondorioen balorazioa baimentzen duen informazio- eta komunikazio-sistema integratu bat ezartzea.
-
4
Antolaketa
Antolakuntza-egitura bizkor eta eraginkorra edukitzea, bere kideen interakzio eta parte-hartzean oinarrituta. Horretarako, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen heziketaren alde egitea.
-
5
Gardentasuna
Gardentasuna bermatzea, Fundazioaren jarduerak eta barne- zein kanpo-kudeaketa komunikatzen.
-
6
Elkarlana
Beste erakundeekiko kolaborazioa bultzatzea, aldaketa sozialaren eraginkortasuna eta intzidentzia aktiboa hobetzeko.