Skip to main content
Isabel Vaquero posando al lado de Eneko Goia con la Medalla al Mérito Ciudadano

Gipuzkoan Adsis Fundazioak Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso du

01/2024 - Gipuzkoa

Donostiako hiriak Adsis Fundazioari eman dio Hiritar Merezimenduari Saria 2024. Udalerriaren aitortza garrantzitsuenetako bat da. Balioa ematen dio erakunde honek Gipuzkoan orain dela 35 urte baino gehiagoan gazteekin egiten duen lanari.   

Saria udaletxeko Udalbatza Aretoan eginiko ekitaldi solemne batean eman zioten urtarrilaren 19an, hiriaren zaindari den Sansebastian jaiei hasiera ematearekin batera.  Donostiako alkate Eneko Goiak zuzendu zuen saioa eta Isabel Vaquero, Gipuzkoan Adsis Fundazioko zuzendaria, izan zen, fundazioko lan-talde guztiaren izenean, domina jasotzeko arduraduna.  

“Eskerrik asko konfiantza izateagatik, ez esteagatik, zeuen aukeretan sinesteagatik eta heldutasunera eta hazkuntza pertsonalerako bide honetan gurekin egon zaretelako pribilegiatu sentiarazi gaituzuelako”

Isabelek bere hitzaldian erakundeak hirian eginiko ibilbidea nabarmendu zuen eta urte hauetan guztietan zentrotik igaro diren 7.500dik gora gazteei aitortza egin zien zuzenean haiei hitz eginez: “Eskerrik asko konfiantza izateagatik, ez esteagatik, zeuen aukeretan sinesteagatik eta heldutasunera eta hazkuntza pertsonalerako bide honetan gurekin egon zaretelako pribilegiatu sentiarazi gaituzuelako”. Era berean, Juanmi Altunari eskerrak eman eta gogora ekarri zuen, bera izan baitzen Donostian proiektu hau sustatu zuena; izan ere, joan den 2021ean zendu zen.

Donostiar guztien aitortza

Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko hautagaitzak donostiar guztiei zabalduta daude eta hauek herritarrekin konprometitutako pertsona eta erakundeak proposatu ahal dituzte. Oraingoan, 49 proposamen aurkeztu ziren eta, azkenik, Bozeramaleen Batzordeak bost sarituak aukeratu zituen.    

Herritarren aitortza honen ondorioz, beraz, Adsis Fundazioko taldekoak Gipuzkoan gaur egun garatzen ditugun proiektuez oso harro gaude: zaurgarritasun egoeran eta eskola utzita dauden gazteen ondoan egoten gara, etorkizuna eraikitzeko prestakuntza aukera berriak izan ditzaten. 

 

Gau-ekitaldi honetan, beste lau pertsona edo erakunderi ere egin zitzaien aitortza, Adsis-ek egin duen bezala, hiriari aparteko zerbitzuak eman dizkietelako edo ematen ari zaizkielako. Hiritar Merezimenduari beste dominak Ángel Rueda Aramaio, ATECE, Bizikletaz adinik ez eta Mentxu Medelentzat izan ziren, eta Urrezko Danborra Isabel Verdinirentzat.