Skip to main content
La sala principal del centro de día Hegan con el logo en la pared izquierda y un grupo de personas hablando al fodo, delante de unos despachos acristalados

Eguneko zentro berri bat inauguratu dugu Rekalden

02/2025 - Bizkaia

Hilabete honetan urrats bat gehiago egin dugu gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonen aldeko gure konpromisoan. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eguneko zentro berri bat inauguratu dugu Rekalden, Fundación Adsisetik kudeatzen dugun Hegan programaren barruan.

Segurtasun-gune honek arreta espezializatua eskainiko die muturreko zaurgarritasun-egoeran dauden ehun pertsona arte, besteak beste, etxerik gabeko pertsonei, adikzio-arazoak dituztenei eta buru-nahasmenduak dituztenei. Gainera, programaren gaueko harrera-baliabideekin osatuko da, laguntza integrala bermatuz.

Gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonentzako arreta

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatutako Hegan programa gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonak artatzeko diseinatua dago. Bi urteko ibilbidean, Hegan funtsezko baliabide bihurtu da Aldundiaren gizarteratze-zerbitzuetarako sarbidea errazteko, laguntza eskainiz gizarteratze-prozesuan eta pertsona horien bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.

Zentroaren inaugurazioan Teresa Laespada diputatuaren eta Aldundiaren Gizarteratze zuzendari Óscar Secoren presentzia izan dugu. Era berean, Fundación Adsiseko Patronatu eta zuzendariak ere bertan izan dira.

Gure misioa argia da: gehien behar dutenei ondoan egotea, haien gizarteratze-prozesuan eta bizi-kalitatea hobetzeko bidean laguntzea. Gizarte bidezkoago eta inklusiboago baterantz aurrera egiten jarraitzen dugu.

Foto de grupo con los representantes de la Diputación de Bizkaia y de Fundación Adsis