Hegan y Hegalak
Proyecto perteneciente al programa: Personas adultas
Zona de actuación: Bizkaia
Bizkaiko Foru aldundiarenak diren eta Adsis Fundazioak garatzen dituen bi proiektu dira Hegan eta Hegalak, eta bazterkeria larrian dauden pertsonak gizarteratzeko zubi lanak egiten dituzte.
Proiektuaren erabiltzaileen profila honako hau da: pertsona gazteak eta helduak, gehienak gaixotasun mentalak eta toxikoen menpekotasunak dituzte, eta gehientsuenak kalean bizi dira. Emakumeei dagokienez, gehienek genero indarkeria jasaten dute.
Hegan
Heganek bermatu egiten die bazterkeria sozialean daudela balioetsitako pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiaren bigarren mailako arreta zerbitzuetara iristeko aukera.
Esku-hartzea tresneria-instalazio mailan nahiz lagun egite mailan burutzen da: egunerokotasunean onuradunen bizitza bera aurrera eramateko laguntza bermatzen da (ohituretan, jokabideetan, jarreretan), era horretan, baldintzak egokiak direnean, gizarte zerbitzu jakin batzuetara iristeko aukera izan dezaten. Hurbiltasunezko arreta, emozio eustea, entzute aktiboa eta lotura pertsonala, aldaketarako motibazioa, prebentzioa eta kaleen arintzea da esku-hartzeko erabiltzen ditugun elementuak.
2020tik 2021eko ekainera arte (2020ko martxoko alarma egoeran abian jarritako larrialdietako egoitzak barnean hartuta), 32 lagunen ondoan aritu gara.
Hegalak
Hegalak gaua igarotzeko zerbitzuaren bitartez, onuradunek leku bat dute atseden hartzeko, lo egiteko, afaldu, dutxatu eta halakoetarako.
Hegalak-en helburua da gaua igarotzeko eta oinarrizko beharrizanetarako ostatu bat eskaintzea. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak dituen hainbat zerbitzuen bidez, oinarrizko gizarte eta heziketa esku-hartzeak eta psikosozialak errazten zaizkie, ondoren gizarteratze prozesu baten lehenengo urrats gisa.
Gainera, etxegabetasunak gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonengan eragiten duen kaltea, fisikoa eta psikologikoa, arintzea ere bada xedea.
2021eko urtarril amaieratik ekainera, 39 lagunen ondoan aritu gara Hegalaken bitartez, eta azken 3 hilabeteetan 715etik gora gau-igarotze eskaini ditugu.
Arreta integratuko programa hauen helburua da arretaren jarraitasun irizpidea ezartzean arreta jartzea, modu horretan erabiltzaileen bazterkeria egoeraren balioespenaren eta bigarren mailako zerbitzu batean sartzeko unearen artean igarotako denbora behar baino gehiago ez luzatzeko.
Horrekin guztiarekin, askotariko arrazoiengatiko bazterkeria sozialari erantzuna eman nahi zaio: esku-hartzea gizabanakoari zuzentzen zaio, gizarteratze prozesu horri ekiteko bizi kalitatea eta kaltearen arintzea oinarritzat hartuta.
Beraz, esku-hartzeak, nagusiki, zerbitzu batean sartu ahal izatera bideratzen dira eta, horretarako, laguntza emozionaletik hasi eta instrumentalagoa den laguntza bat ematera igarotzen da; horrela, administraziora, dokumentuen kudeaketara, Lanbideren laguntzetara, gizarte zerbitzuetara eta halakoetara iristeko aukera izan dezaten bilatzen da.