
ImplícaT
Proyecto perteneciente al programa: Educación en valores
Zona de actuación: Gipuzkoa
Proiektua, nagusiki, Gipuzkoako ikastetxe batean garatzen da. Hiru sentsibilizazio-saio egingo dira ikasgelan Batxilergoko 1. mailako ikasleekin. Sentsibilizazio-saio horien ondoren, gazteei aurreboluntariotzako prozesu bat hastea proposatuko zaie.
Nori zuzenduta dago?
Proiektua 15 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden ikasleei.
Helburuak
Helburu orokorra: Gipuzkoako gazteen artean konpromiso sozial solidarioa sustatzea, haiek subjektu aktibo bihurtuz, esperientzia hau haien garapen pertsonalaren parte izan dadin eta gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraldatzaile bihur daitezen.
Helburu espezifikoa: Gipuzkoako ikastetxe bateko ikasleak eta irakasleak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea desberdintasunari buruz eta giza eskubideen, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren eta genero-berdintasunaren parametroetatik abiatuta parte hartzeko eta eraikitzeko dauden alternatibei buruz.
Jarduerak
- Batxilergoko 1. mailako ikasleekin ikasgelan sentsibilizazio-saioak. Saio horietatik abiatuta, gazteei aurreboluntariotzako prozesu bat hastea proposatuko zaie.
- Gazteen arteko lurralde arteko topaketak