Skip to main content
alt=""

Gazteak eta Kulturartekotasuna - Jóvenes e Interculturalidad

Proyecto perteneciente al programa: Educación en valores

Zona de actuación: Bizkaia y Gipuzkoa

Bilboko ikastetxeetan jarduera desberdinak garatzen dira, gazteek kulturarteko bizikidetzari buruzko topagune eta hausnarketarako espazioak izan ditzaten. 14 urtetik gorako gazteen parte-hartze soziala sustatzen dugu sentsibilizazio-prozesu baten bidez, ekintzarako bidea ematen diena, herritarren parte-hartzea bultzatuz talde solidarioetan eta aurrez aurreko eta/edo online boluntariotzan.

Hartzaileak

14 urtetik gorako gazteak, DBHko 3. eta 4. maila, Batxilergoa eta/edo Oinarrizko LH ikasten ari diren ikasleak ikastetxeetan.

Helburuak

Helburu orokorra: Bizkaitarren konpromiso soziala sustatzea gizarte interkultural baten eraikuntzan, ikuspegi kritiko batetik eta arreta berezia jarriz gizarte-desberdintasunetan eta horiek emakumeengan eta gizoneengan duten eragin desberdinean.  

Helburu espezifikoa: Kontzientzia kritikoa sortzea Bizkaiko 9 bigarren hezkuntzako ikastetxetako gazteen eta irakasleen artean, maila globalean eta lokalean dauden desberdintasunak eta migrazio-prozesuak aztertuz, genero-ikuspegia duten ekimen eta esperientzia eraldatzaileak abian jartzea bultzatuz.

Jarduerak

Hiru sentsibilizazio-tailer ikasgelan eta elkartasunaren inguruko jarduerak.

 

Kontaktua

katalin.alciturri@fundacionadsis.org

Con la financiación de: