Pasar al contenido principal

HAZIA 23

02/2018 - Araba

Udalak aitorpena egin dio Hazia 23 proiektuari, gazteen enpleguaren alorreko jardunbide egokiengatik


2017ko abenduaren 20an, Gasteizko Udalak, aitorpena egin dio Hazia 23 proiektuari gazteen enpleguaren alorreko jardunbide egokiengatik Zabalganako Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoan. Hazia 23rekin batera, Ludoland, Ikaslan Araba, On4u Global Services, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Kulturbide eta Sidenorrek jaso dute onarpen hau.


Zein garrantzitsua den gazte ororentzat enplegua lortzea eta horrek dituen ezaugarrien jakitun izanda, Gazteria Zerbitzuak eta Enplegua eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak sustatu dituzte aitorpen horiek, Udalaren Gazte Planaren barruan.


Hazia 23, 16 eta 23 urte bitarteko gazteentzat zuzentzen da. Adinagatik edo beste ezaugarriengatik ezin dira Lanbide Hezkuntza orokorrera heldu eta lanerako kualifikazioaren ezak zailtasun asko jartzen die lan munduan sartzeko. Orain bigarren edizioan dago eta aurreko edizioan, praktikak egin zituzten 14 gazte (28 parte hartu zuten) enpresetan kontratatuak izan dira.


Juncal Yuberok, Adsis Fundazio zuzendariak, jaso zuen saria Nikolay Stefanov eta Michael Hidalgo Maturanarekin batera. Nikolay eta Michael Hazia 23 poiektuan izan ziren lehenengo edizioan, eta haientzat oso baliagarria izan zen. Biak praktikak bukatu zituenean, hasi ziren lanean eta oso pozik eta harro daude.